Summary of contact details
London Basque Society - Euskal Elkartea
![]()
Oxford House - Derbyshire Street, Bethnal Green
London E2 6HG, UK
Phone: 0207 739 7339 or mobile: 07958 072886
Skype: londonbasquesociety
Elkarteko bulegoa irekita izango dugu asteazken eta ostiraletan ekainak 8az geroztik.
- Asteazkenetan, 12,00etatik- 16,00etara
- Ostiraletan 1,00etatik- 6,00etara
Jasotzen ditugun eskara guztiei emondako arreta hobetu nahiean gabiltza, bai Erresuma Batu zein munduan zeharretik jasotzen ditugunak, eta bereziki, Euskal Herritik datozkigunak. Orain, bagara azkenik bide horretan pauso berriak emateko gai. Gure bulegoan gu kontaktatu ahalko gaituzu, telefono zein Skype bidez, Erresuma Batura etorri aurretik ere, bai lana eta bizitokia topatzeko aholkua jasotzeko, zein bulegoan ditugun ordenadoreak erabili edo bestelako gauzez berba egiteko londresen bizitzen zaudela sortuko zaizkizun dudez.

Azken urteotako esperientziak, oinarri tinko bat emon digun arren aurretik aipaturiko gaiei aurre egiteko, beti iruditu izan zaigu hobetu beharra genuela. Hobetze horren bila goaz orain, hasteko pertsona bat bulegoan eskuragarri izanda, eta ostean, emoten dugun informazioa hobetuz, bai lana bilatzeari, zerga eta segurtasun sozialari, ingeles ikastaroei etab dagokienean.
Era berean, ez gara gai sozialetan soilik zentratuko eta egiten ditugun ekintza edo ikastaroen berri izan nahi izanez gero ere kontakta gaitzakezu. Edo antolatzen ditugun jairen batean gurekin bat egiteko. Eta, lagun eta kide ez-euskaldunak ere ongietorriak zarete noski!
^^ Back to top ^^