2007ko Uzatailak 8-tik 13-ra
Londreseko ordezkarien e-egunkaria
Uztailak 8, igandea
Agurtzane:
Londresetik Bilbora egin dugu bidaia Jone eta biok. Ardanza hegazkinean dago.
Orduerdiko atzerapenez baina bueno…heldu gara. Dena ondo. Espero ez bezala taxia izan dugu Loiuko aireporuan itxoiten, gu autobusez joaten saiatu izan garen arren. Taxian, Amaia Kaliforniakoa eta Australiako Lekeitxiarrarekin etorri gara. Hotel aurrean Imanol dugu itxoiten… papeleoa egin eta afaltzera… Afari goxoa eta poliki-poliki jendea ezgutzen hasi gara: 4 australiar, 2 amerikar…
Uztailak 9, astelehena
Agurtzane:
7:45: Gosaria. Interesgarria: Joseba (australiako Bermiotarra), Josu Legarreta eta Uruguayko 3 pertsona. Hauetariko batek (Alberto Irigoyenek) gai berezi bat landu du: “La prostitución vasca en Montevideo”. Halako ordutan, ez nuen espero gaia, ez!
Jone:
9:30: Bermeora eraman gaituzte. Lehenengo Kultur Etxera joan gara Bermeoko bideoklip bat ikustera. Sorte txarra baina: bideoak ez du funtzionaten. Orduan Agur Guria balleneroa ikustera joan gara. Portuan ontzira sartzeko itxoiten ari ginela, Josu Legarretak mobila pasa dit batbatean, ezer jakin gabe eta “Onda Zero”-rekin entrebista bat izan dut.
Imanol:
Ez nuen nik belleneroak eta holakoak ikusteko gogo handirik baina onartu behar: oso bisita interesgarria izan da. Gero eguerdi aldera Nestor Basterretxearen erakusketa ikusi dugu, Bermeoko parke batean antolatuta duena. Basterretxeak hitzalditxo bat eman du esanaz nola prehistoriatik aurrera euskaldunok ahozko kulturan oinarritzen dugun gure munduaren egituraketa sinbolikoa eta ez imajinen lantzean eta nola, ondorioz, erakustaldiak akats hori gainditu nahi duen euskal kultura tradizionaletik sortutako zenbait istorio ezagun beste hainbat estatuaz errepresentatuz.Gero Bego hurbidu zait, euskalkultura.com e-aldizkarikoa eta bertan elkarrizketa txiki bat egin dit Akelarre izenburuko estatuaren aurrean. Aipatu du web-orrialdean zintzilikatuko duela… eta autubusera bazkaltzeko…
4:45: Eneperi jatetxean izan dugu bazkaria, Gaztelugatxen – benetan bazter ederra, itsas gain-gainean. Bazkadu aurretik Atutxa agertu da, izugarrizko morrosko batekin, bizkartzain, paparrean Atheticen pinarekin. Aurkeztu ditu Sanbino Arana Fundazioak udazkenerako antolatu dituen hitzaldi batzuk non diasporatik ere aukera izango dugun lehendakari ohieri entzuteko internetaren bidez. Barne konstseilari izan eta gero, orain Atutxa da Sabino Arana Fundazioako zuzendaria. Ez nekien politikariek hainbesterainoko multipurpose izan zitezkeenik. Slavoj Zizekek behin esan zituenak gogora ekartzen dit. Filosofari ezkertiar ospetsua bera. Dirudienez behin proposatu zioten Kultur ministaria izateko bere jaioterriko Slovenian eta erantzun zuen ezetz, bera gobernuan sartzekotan boterea nahi zuela eta Barne ministaritzan lan egingo zuela zerbitzu sekretuen arduradun. Baina gu eskaldunok beti nola garen lareostia baino gehiago, ba gure politikariak bai bata bai bestea.
Bazkaria, zer nahi dela, demasakoa izan da, boda bateko modukoa. Laugarren platoa atera dutenean pentsatu dut txokolate tarte zela, postrea, baina ez! Okela puzketa zen, halako nouvel cuisine moduko apainketekin eta horregatik konfunditu naiz… jan eta jan…
Eta orain buelta hotelera 6ak aldera Guggenheim museora goaz eta kongresoa ofizialki irekitzera. Atzo afalorduan Gloriarekin egon ginen eta galdetu nion ea zein zen okasiorako jazteko modua. Banekien erantzuna smart-elegante izango zela eta saiatuko naiz.
Agurtzane:
Hirurok dotore-dotore egon gara. Imanol ere “quien le ha visto y quien le ve” korbata eta guzti. Lehendakaria agurtzeko hilaran jarri gara eta gure turnoan Londresetik gatozela esandakoan bera be atzo han egon zela esan digu Tour-raren lehen etapa zeal eta. (Horregatik etorriko zen Ardanza gure hegazkinean). Bestela, hilaran geundela hor non konturatu garen “morrozkoz” inguratuta gaudela eta Imanolek bati galdera bat egin nahi diola esaten digu ea Iraken ez ote duten hobeto ordaintzen edo. Jone eta biok beldurtu gara…
Gugenheimen txarlak izan dira… Agirre, J.J. Ibarretxe eta Gloria Totoricaguena (Renoko irakaslea). Bukatzeko Amaia Zubiriak abestu du. Neri apur bat luzea egin zait. Gero buffeta izan da, pintxoekin, oso gozoak eta ezberdinak. Aurreko kongresoan badirudi Ibarretxe euskal etxekoekin hitzegitera etorri ei zela eta aurten be bedina egingo zuelakoan, baina ez. Politiko denak alde egin dute ekitaldia bukatu eta gero. Ondorioz, Imanolek ezin izan die morroskoei galdera egin. Ez du arantza bihotzetik atera.
Hemen Italiako ordekariak ezagutu ditugu, Adriano eta Viviana. Hauekin eta Ikerrekin (Brasilen dagoen Hondarribiako mutila) tragu bat hartzera joan gara, Guggenheim inguruko taberna batera.
Uztailak 10, asteartea
Agurtzane:
8:30 hasi gara ‘lanean’. Konferentzian dena ondo joan da. Euskal etxeen egoera azaldu digute, azken lau urteetan gaizki egindakoak, gerora begira eginbeharrekoak (eman diguten txostenean dago jarrita) baina tartean egitaraua aldatu dute eta 5 minututan bakeari buruz hitzegiteko Gorka Espiau gonbidatu dute. Imanol “urduri” jarri da eta kongresu gelatik irten beharra izan du.
Konferentzia alde batera utzita txostena begiratu dugu eta konturatu gara diru-laguntzen orrialdean UK-ko gure euskal etxeari ez digutela aurten diru laguntzarik eman. Ez dakigu zergatik, eginbeharrezkoak guztiak egin baititugu eta epe barruan gainera.
Konferentziaren bigarren atalean, euskera hutsean den lehen hitzaldia izan da. Orain arteko guziak erderaz edo beste hizkuntza (euskera, erderaz, ingelesa, frantsesa) erabiliz izan dira.
Interesgarria iruditu zait jakitea 100 urte baino gehiagoko 4 euskal etxe daudela. Bestela mobilekin zer gertztzen da? Konferentzian eta mobilak itxungi gabe!!!
Eta besta gauza bat: nibelak. Badirudi azken kongresuaz konparatuta maila aurten hobetu dela. Gaur goizean adibidez Sheraton hoteletik Euskalduna Jauregiaren bidean (200 bat metroko distantzia) azafatak gidatu gaituzte. Ez zen halakorik azken kongresuan gertatu. Hotela 5 izarrekoa da, kristona. Baina hemen be badirudi nibelak daudela, Imanolek berak esanda ez dauka “king size” ohea “emperor size” edo baino. Jone eta biok, berriz, bi ohe dauzkagu, bata bestearen ondoan jarrita bezala. Komunak eta dutxak kristonak … hau be inportantea! Piszina be badauka 6. pisuan. Janaria be primeran, gozaria edoein motakoa: Continental, English, Healthy… Ba horixe, komentarioa besterik ez! Gaua 220 euro.
Imanol:
Jone esponja bat bezala dabil kongresuan esaten dena absorbitzen. Datozen urteetarako badaukagu hemen Euskal Elkarteko lehendari berria in the making.
Agurtzane:
Lehen Atalean Benan Oregi eta Andoni Martin izan dira, azken lau urteko plana nola joan den esaten. Ez daude oso pozik. 2. atalean Miren Bilbao (euskaraz) eta Kontxi Kerexeta gazteei buruzko azterketa egin dute. 3. atalean Alex Ugaldek urteetan eman diren hainbat euskal kongresuen historia erakustsi du, eta 4. atalean Dr. Alfredo Asiain Ansorenak “Voces del mundo, un mundo de voces” hitzaldia eman du euskal diasporari buruzko artxiboa antolatzeko asmoak erakutsiz. Interesgarria izan da.
Bazkaria: Berandu gabiltza berriro. Bazkari gozoa. Ardorik ez. Ura bakarrik. Bazkarian arratsaldeko ‘plana’ egin da. Jonek ETB-kin elkarrizketa egin behar duela eta apur bat urduri jarri da.
14: 50: Arrataldeko ekitaldia: Berandu jarraitzen dugu. Ez dakit Imanol eta Jone non sartu diren. Bakarrik utzi naute!
Etorri die!!
15:40: Arratseko bigarren ekitaldia atal bakar baten antolatu da eta Uranzadi proiektuan argitaratu diren azken liburuak aurkeztu dira. Hitzaldia luze joan da eta astuntxoa egin zait.
Eitb-ko bidean: Arratsaldean, hitzaldien ostean bakoitza bere aldetik ibili gara. Ni neu piszinan, oso gustora. Jonek Eitb-eko elkarrizketa egin beharko du.
Jone:
20: 40: Entrebista egiteaz libratu naiz jende gehiegi zeukatelako. Gero EITB-ko edifizio berria ikusi dugu. Lehenengo bisita ofiziala izan gara. Oraingoz Euskadi irratia bakarrik funtzionatzen ari da eta bukatzen dutenean 700 bat lagun izango dira lanean. Agurtzanek, Roberto Zarama bandako abeslaria identifikatu du. Bukaeran argazkia atera digute eta opari-poltsa eman. Poltsan duguna: boligrafoa, koaderno bat, llaberoa, tarketak eramatekoak eta bisera bat.
Bai Agurtzane oso pozik dago beste kuarderno batekin!!!
Autobusean gaude eta Imanol galdu zaigu berriro!
Portugaleteko “Puente Colgante”-tik pasa gara. Pasa. Sin mas. Ez gara gelditu programan esaten duen bezala. Kriston etxeak daude, bueno mansioiak, Bizkaiko kostan!
Jon Londreseko bulegokoaz gogoratu gara. Nongoa da: Getxo edo Portugaletekoa?
Orain errestaurantean gaude, kanpoan, argazkiak ateratzen
Ta kriston goseaz!!!
Imanol:
Bai, galdu naiz eitb-en. Atzotik Guillermo (Canut) eta Eduardo (Torry) Argentinarrekin ibili naiz. (Guillermo ezagutzen nuen jada orain dela 4 urte batera ibili ginen eta, eta Eduardok Journal bat argitaratzen du, urtean atal bat euskal diasporari buruzko artikuluez) Gu gero taldeka banatu gaituztenean, Jose Felix Azurmendik burutu duenarekin ibili gara instalazio berrien bisita egiten. Bisitaldi hau guzia oso ‘organikoa’ iruditu zait. Hau da: ezin dut imajinatu, adibidez, gobernu britaniarrak antoaltutako ekitaldi baten, demagun munduko expatriatu ingelesekin, gero BBC bisitatzera joango zirenik. Britanikoek demokraziaren plantak behintzat ondo egiten dituzte eta ondo erakusten bakoitzaren arloak ondo errespetatzen dituztela: politikagintzaren eremua, alde batetik, eta informazio independientearena, bestetik… baina hemen ez! Hemen esaten zaigu: “Begira, Eitb ez da ente publiko independiente bat gurea eta guretako eraiki dugun tresna baizik, Ertzantza bezalakoa…” Hitz batez: euskalduntasun subordinatuen harrotasuna pil-pilean! Are gainera demokraziaren alde formala bera ere errespetatzen ez duena. Demokraziaren kudeaketaz asko dute (eta dugu) ikasteko; eta berdin Jaurlaritzako edo Euskadi Irratiko trendy-modernotxoek ere ze beraien itxurazko portaera (irribarre robotikoak, hitzegiteko modu koordinatua, modal ezin hobeagoak …) eta itxuraren (trajeak, perilatxo eta patila finak…) azpian piskatxo bat urratuz gero, piskatxo bat bakarrik, Sabino Aranaren alde kutrea berehala ateraten zaie. Eta berdin da zenbat kurtsilo hartuko duten plantak gordetzeko. Ezin dute. Edo bestela esan niri nola irakurri behar den hor garai baten Zaraman kantu borrokalari baten ibili izandakoak agurtu gaituela bere irrati programan eta “y ahora mismo que tenemos aqui en el estudio a gente de la diaspora visitandonos les vamos a ofrecer una cancion en directo y cual mejor tal vez que esta ancestral melodia bla bla bla …” eta ez digu eskaini ba ez dakit zein kantu melodiko-bukoliko mendietako artzain bakarti kanpainjolen baten omenez konposatua-. Very typical! Hala por ahi txo!
Gero berriz galdu naiz, eta Getxoko bidean nire autobusean ez zeuden ez Agurtzane eta Jone ez Gillermo eta Eduardo. Edozein modutan Andorran dagoen euskal etxeko ordezkariak –Perico Basañez injienariak, alegia- hitzaldi inprobisatu bat eskaini digu Portugaleteko Puente Colgante-ari buruz, berandu gabiltzala eta programatutato bisita egiteko astirik ez zegoelako. Benetan emanaldi interesgarria eta informagarria. Ez nekien nik zubi hori hain inportantea zenik injienaritza zibilaren arloan.
Oraintxe bertan Getxoko jatetxe baten gaude eta gure mahaian bilgu gara denok. Robert (Estagnan) Pariseko Eskual Etxekoa barne zein Italiako Vivane eta Adriano. Jonek eta Agurtzanek ikusi dituzten mansoiak aipatu eta Eduardo “las casas mas presuntuosas de la margen derecha” direla dio, Bioy Casares idazle angentindarrak esan zuen bezala baina “el lujo es una vulgaridad”.
Baina bueno hasi gara Rioja edaten … eta konploteatzen ere… muturra sartu behar dut eztabaidan… gero arte.
11:25 Autubusean bueltan jada eta afarian bertan antolatu dugun diasporako erakunde berriaren lehen “biltzar tipia” ari gara ospatzen. Afarian erabaki dugu WBC deituko dela –World Basque Conection (WBC). Norbaitek esan duen bezala erakunde global berri hau behar-beharrezkoa da zeren eta ikusten duguna ikusita “no nos une el amor sino el espanto”. Gainera egin beharko den lehen gauza da “abolir Gaztemundu y quemar el txistu de Gaztemundu” zeren eta gazte hauek gure mahai ondoan afaldu dute eta zelako plastada txistu soinu horrekin> Izenaz gain erakundearen logoa ere inprobisatu du mahaikide batek eta hau guzia broma bat dirudiela ematen badu ere badago oinarrian ideia bat denboraz agian hedatu beharko dena.
Uztailak 11, Asteazkena
Agurtzane:
Goiza lasai hasi dugu, Imanol gosaltzeko be gogo barik baina bueno, gaur txarla bat eman behar digu… ea zer kontatzen duen. Gosarian atzoko elkarte berriko helburu, eskudu eta dena errepasatu dugu…
9:10 Hitzaldia hastear. Berandu berriz. Argentinako FEVA ordezkariak hitzegin dute.
10:00 Goizeko bigarren hitzaldia. Hiru hizkuntzatan NABO-koek berdin egin dute. Amerikarrak euskaraz oso ondo.
Gero tartean, kafea edan aurretik beste 10 minutuko ekitaldi ez-programatua eta Imanolek galdera bat egin du ea gure (euskal etxeon) lana den Euskal Herriaren imajin garbi bat ematea, errealitatea guztiz kontrakoa denean, konfliktuak daudela denok dakigunean. Erantzuna izan da: Prentsak jadanik ematen duela EH-ko imajin txarra eta euskal etxe bakoitzak ikusiko duela ze imajin eman baina bi errealitateak daudela, garrantzitsua dela alde positiboa azaltzea.
12:20 Brian Lambkin ipar irlaldarrak Migrazioari buruzko erakunde eta museo bat aurkeztu ondoren, goizeko ekitaldiko laugarren atalean gaude, komunikazioari buruzkoa, Joseba Agirretxeak ematen duena. Gero Imanol, Italiako Alex, Frantziatik Robert eta Uruguayko federaziokoek, Venezuelakoak…mahai inguruan hitzegingo dute.
13:00 Imanol hitz egiten ei da. Erantzun behar duen galdera da… Que se hace desde las casas vascas para fomentar practicas comunicativas apropiadas? Imanolek argi azaldu du Jonek eta biok izan dugun edo hartu dugun sustoa goizean NABO eta FEVA ezagutzeaz eta begira gu Londresen konparazioz ze gutxi egiten dugun. Bere hitzalditxoan gu lasaituz aparte Londreseko euskal etxeak azken urteetan egin duen lana erakutsi du, komunikazioarekin lotutakoa. Lan hau, hain zuzen, Josebak aurrez azaldu duenarekin oso lotuta dago eta guztioi azaldu digu euskal etxe txikiek ere gauzak egiten dituztela eta kasu honetan, gobernuak egiten duen lanari inportantzia kendu gabe, Londreseko wen orrialdea erakustsiz azaldu du nola azken hiru urteetan hor egon den dokumentua komunikazioari buruzko toolkit batekin.
Jone eta biok lasaigo gaude.
Konferentzia ostean elkarrizketa egin digute Euskosare-koek. Minutu batean galdera honi erantzun behar genion: Zein da zure eritzia Euskal komunitate globalari buruz? Minutu batean.
Bazkal ostean Joseba Agirretxearekin hitzegiten gelditu gara, konferentziari paso egiten. Joseba lehendakaritzako komunikazio arduraduna da. Gustora: gauza interesgarriak esan ditu: notiziak nola biltzen dituen egunero, nola antolatu.eta holan… euskal gobernuko nazioarteko erlazioak, zailtasunak… Jone bitartean beste elkarrizketa batean. Kallua hartuta dauka ya! Eta gu kanpoan txantxetan.
4-etatik 8tara libre dugu eta bokoitza bere airera dabil. Miatzarien museoa ikustera Gallartara joateko autobus bat antolatuko dute nahi duenarentzat. 6-etan Parte Zaharrera joateko gelditu gara. Kuartoetara joan gara eta han surprise! surprise! PNV-EAJ utzitako propaganda zegoen. Gero denok juntatu arte itxoiten geundela Joxe Ignazio (Garcia Ramos) eta Leire Euskosarekoak ezagutu ditugu. Juntatutakoan lotsagarria iruditu zaigu propagandarena. Denok jaso dugu.
Zazpi Kaleetan AEK-ko tabernan eta Athetic-ekoan tragu bat hartu ditugu eta argazkiak atera. 8tan afarira joatekotan gelditu garelakoan presaka joan gara hotelerantz. 8.30 zen ordua. Denbora eginez berriz txantxetan: Arzalluz agertuko ei da gaur gabaz gelaren batean, berriz ere surprise! surprise!
20:50 Autobusean gaude. Atzean Kanadako bi emakume ditugu (Amaia eta Elena). Gaur arratsean Emprebask-ek antolatutako hitzaldiaren ondoren emakumeen berdintasunaz presentazio bat emateko programatua zegoen. Dirudienez Emprebask-ekoek beste leku batera joan dira bilera batekin jarraitzeko eta han gelditu dira aretoan emakume batzuk, oso aserre hain jende gutxi gelditu delako, noski! Gauzak okerrago jartzeko Pariseko errepresentatea, -Robert- bilerara doala beste delegatu bati entzun dio zera esaten: “No quieren mayoria, pues ahora la tienen”. Gauzak ez dira aldatzen.
Aurrean, autobusean Gaztemunduko taldea daukagu eta Imanolek erdi-brometan eskatu die gaur afarian mesedez txisturik ez jotzeko (ez dut uste kaxu handirik egingo dutela, txistua beraiekin daukate).
9:00 Palacio Oriol- afaltera sartzeko itxoiten eta argazkiak ateratzen.
21:40
Afaltzeko zain, gaur be Gaztemundukoen ondoan. Imanolek txistua jotzen hasten badira bera biluzik mahai gainean jarriko dela. Guillermo berriz bera euskaldun prehistorikoa dela eta holakoak. Sanoena Jon, Bartzelonako euskal etxean dagoen Lekeitiarra.
Menua hau da:
- Esparraguak perretxikoak eta kipulakin lagunduta. Gure arteko gaia: Diaspora eta haurrak: Imanolek ezin duela sinistu diasporaren tratamendu paternalista haurrak bagina-edo, baina gero ez dakit zer esan duen haurrak tontuak ez direla eta halakoak. Gabonetan be gurasoak uste dutela haurrek Olentzerorekin engainatzen dituztela baina ezetz, aldrebes dala, haurrak ez direla hain inozenteak eta hor dabiltzela Olentzero sinesten dutelako plantak egiten gero horrela gurasoak pozteko (eta erregaluak jasotzen jarraitzeko noski!)
- Arrain sopa. Gaia: Gaur gure koartoetan EAJ-PNV-ko propaganda jasotzea oso fuertea izan dela, batez be banan-banan bakoitzak bere izenarekin jaso duelako. Ez genekien hor informazioa nondik jaso duten. Bueno jakin bai, baina ez holako gauzak egiteko orduan legalitatea betetzen den ala ez (informazio indibidualaren protekzio legalari buruz…) Eman diguten txostenak bueltatu beharko litzatekela aipatu da. Gero Guillermok esan digu Diasporan oraindik “Ibero” PNV-ko propagandista ez dakit zein denborakoaren lanak irakurtzen direla eta orduan Imanolek bere eritzia aldatu du: Ba bai, diasporan orduan, uste dugun baino haur tontoagoak garela eta gaia aldatzeko: Hablemos de animals…
- Arraina. Nahiko ixilik eta gaia guztiz aldatu dugu: Jonek Lekeitioko egoeraz esan digu ta gero Ondarru eta Bermeoko egoeraz be hitz egin dugu, hauteskundeen ostean gertatutakoaz arituz. PNV gora, EA behera… Jentea hasi da kantatzen Cancionero Diasporikoa: “Ixilik ixilik poupourria”, gero komedore guzia “Txoriak txori”… eta Imanol, berriz, bere kontura “Donde estara mi carro” baina inork ez dio kasurik egiten. Pena ematen dit! Atzo keja batean ibili ginen Gaztemundukoek zarataka abesten zutela baina gaur lokal ezberdina delako-edo (argi gehiago…) gu be kantu batean gabitz….
Robert parisekoak berriz gaia aldatzeko (Hablemos de religion) serioegi
gaudela-eta.
- Postrea: Helaua franbuesa saltsaz. Elkar ezagutzen. Ondokoekin hitzegiten. Ez dago gai generalik. Batzuk gaur arratsean mehategira joan direla. Museoa ikusi dute. Beste batzuk ez gara joan.
11:10 Gaur Izaskun Bilbao, Euskal parlamentuko presidenteak eman digu hitzaldia afaldu aurretik. Bere morroskoa hor dago kanpon zain. Imanol oraindik arantza kendu nahian Irak zenbat ordainten duten eta hola. Jendea dantzaten komedorean. Gaztemundukoek txistua jotzen. Animatzen hasi gara.
Abesti irlandesa. Gaur Europako Migrazio Museoa eta Erakundeei buruz hitzegin duenak (Brian Lambkin) kantatzen ari da. Abesti ederra. Gero brindisa eta kantuan denok.
12:05 Egun hauetan faltan bota izan dut/dugu afal ostean berriketan ez gelditzea. Gaur ere berdin. Oriol Palazioan afaltu ta gero, kafea, azkar, brindisa, txanpanaz ta guzti, eta bukatu aurretik autobusa itxoiten dago.
Baina gaur autobusean jarraitu dugu ‘juerga’. Gazte sentitzen direla-ta Imanol eta Guillermok Gaztemundukoak direla esan die antolatzailei eta hor goaz beraien autobusean. Baina Gaztemundu = Txistu eta hasi dira jo ta ke eta, bizitzaren ironia, zer eta Guillermok txistua eskatu die eta hor non hasi zaigun txistua jotzen. Ezin ahaztu atzo keja baten besterik ez ginela eta orain Guillermo bera txistua jo eta jo eta gaztemunukoek dantza baten autobuseko pasiloan: ezpatadantza, dantzaria biren artean altzatzen duten dantza hori…Dena dela giro ona dago eta Jone hor Guillermori galdezka: Surprise, Surprise! Que otras sorpresas nos va a dar Guillermo? Seguro que al final es un espia del PNV . Pariseko Robertek ezetz baina. Espia Eduardo dela… eta barre baten aurrera autobusean.Imanol:
3:45: Autobusetik Gaztemundukoekin atera gara eta taberna baten bukatu. Speechless nago. Ahotsa joan zait. Tabernan Aitor ezagutu dut, Argentinarra, 25 urtekoa-edo eta zelako jatorra! Irratian lan egiten du Argentinan eta Euskal Etxe lanetan oso aktiboa da. Gaztemundukoek ahotsa dute kongresuan baina ez botorik. Aitorrek Guillermori eman dion erantzun batek gogoeta batzuk sortu dizkit orain pixkat tipsy nagoela. Guillermok Gaztemundukoek ere botoa eskatu beharko luketela kongresuan horrela gazteen ahotsak kontutan har daitezen eta Aitorrek pero vos que pensás –erantzun dio- esto (kongresua) está bien armado y estamos participando en un circo boludo! Orduan iruditu zait arrazoia duela Aitorrek, gainera beste batzuk direlako domadoreak eta trapezistak eta aktore printzipalak eta gu geuk ‘kritikook’ pailaso batzuk besterik ez garelako, gure kritikarekin komedia guzia berrindartzen eta legitimatzen dugularik: pero no veis como aqui se aceptan todas las ideas eta abar… Guillermok ezetz, gauzak beti barrutik aldatu behar direla… Bale. Ondo loin.
Uztailak 12, Osteguna
Agurtzane:9:25: Gaurko lehen hitaldia: Miren Azkarate. Lo. Ea nola aguantatzen dugun. Atzo gabean beranduxamar ibili ginen ta klaro… goizean gero zelabait!
Atzo idatzi genuen azkenari begiradatxo bat eman diot eta jeroglikfikoa ematen du.
Imanol:
9:30 Miren Azkaratek hitzaldia eman aurretik Lorea Bilbaok aurkeztu ditu hitzaldiaren gai nagusiak, besteak beste Etxepare Institutoaz hitz egin behar duela eta abar . Etxepare Institutoa piska bat Instituto Cervantes modukoa izango da baina a la vasca. Kopia eta fotokopia Pirritx-ek edo esaten duen bezala. Loreak baina aprobetxatu du eta sartu du bere puntadatxoa esanaz parlamentuko alderdi guziak onartutako institutoa dela, denak, hau da, Ezker Abertzaleak talde parlamentarioa kenduta, hauek abstenitu egin zirelako, eta hau nola izan daitekeen galdetu du, talde ‘abertzale’ batek halako euskal kultura eta hizkuntza hedatzeko proposamen bati babesa ez ematea eta abar… eta niri, kontu honetaz gauza gutxi jakinda ere, otu zait, orain burua bonbo bat bezala daukadalarik, PP-koak onartu badute nolakoa izango ote Instituto hori. Anyway.
Agurtzane:
Bixamona daukagu eta orain Azkarateren hitzaldia akabo denean “el virus del euskera” aurkeztu digute
Imanol:
Egia esanda hemen badago gu tontuak garela-edo uste dutenak, monigote hori erakusten. Eta hor argazkilari organikoek fotoak ateratzen Kate Moss modeloa balitz, paparazzien entusiasmorekin klik, klik, klik, klik, klik…gora kamarak eta behera, belauniko, zutik, makurtuta… Nire emazteaz gogoratzen naiz, marketing kontutan aditua: Photo opportunity, photo opportunity… Jesus Christ! Hau bai zirkoa!
Agurtzane:
1140 Bigarren ekitaldia: “Aportaciones de las Euskal Etxeak al documento de reflexión”. Robert Parisekaok, bakearen gaia dela eta bere planteamendua aurkeztu du: Gobernuarena dela pakearen alde lan egiteko ardura, euskal elkarteetan nahikoa lan dugula bestela. Nieves Martinezek, mahai inguruko moderatzaileak, erantzun du bakoitzak bere partetik jarri behar duela eta ikusi zein konpromesu hartu bakearen alde.egin.
Beste gai bat izan da Euskal Elkartetato kideen datuak eman behar direla. Gobernuak datuak jasotzen ez baditu gero laguntzak errebokatu dezake.
12:45 Imanolek “ciggy” bat behar du. Gelatik irteteko komeria.
Frantziatik proposamena: nahi dutenek datuak eman ditzatela baina ez dutenak ematen ere kontutan hartzeko. Beldur da gaur dagoen teknologiarekin datu horiek kontrola daitezkeela, adibidez: estatu espainolak. Josu Legarretak esaten du datuak beharrezkoak direla legez laguntzak jasotzeko. Brasilgo ordezkariak dio “que la vida es riesgo”.
Beste gai batzuk: diasporako karnetari buruzkoa; informazio gehiago behar dela; lekuan lekuko beharrean daudenen diru-laguntzak euskal elkarteetan tramitatu behar dela.
13:45 Bazkarian, Europako ordezkariak bildu gara ‘Consejo Asesor-Aholku Batzorde’--rako gure hautagaia izendatzeko.
Arratsaldeko Sesioa: eztabaida jarraitzen du. Gaztemunduri buruz hitegiten da; Gira Kulturalei buruz…
Imanol:
19:30 Hoteleko atarian. Gaur arratsaldean Diego eta Naderrekin bildu naiz. Orain gutxi ikerketa bat burutu dute Euskal Herriko okupazio mugimenduari buruz. Soziologoak dira eta e-mailez ezagutzen nituen, ez aurpegiz, eta zelako komeria beraiekin biltzeko! Ordua hartuta genuen Euskalduna Jauregiaren parking aurrean eta zelan ez nituen ezagutzen piskat larri ibili naiz. Aznar zetorrela banekien baina ez hainbeste jende arraro inguruan egongo zenik. Segurataz eta ertzainez josita zeuden sarrera nagusiko inguruneak. Azkenean elkartu gara eta kasualidadea, Guillermo eta Eduardo gaur afaltzera doazela ez dakit nora eta baimena eskatu dut hauen lekua har dezaten Larrabetzuko txakolin bodegara joateko. Baiezkoa jaso eta orduan denboraz ibili gara. Esan diet piszina bat dagoela hotelean eta orduan beraien “Loketxe”-ra joan gara frakatxuen bila, hoteletik oso gertu. Loketxe “lokal” eta “etxe” hitzen arteko amalgama da eta justu bueltan hotelera hurbiltzen garela han non ikusten dugun Aznar bera kanpoan jendez inguratuta (argazkilariak, gorilak…). Gu piszinara eta han Jose Goikoetxea, Australiakoak, Aznar bere pisuan dagoela hotelean, 4.garrenean. A bai! Gaztemundukoei esango diegu gaur afari ostean eta Bilboko buelta nokturnoa egin ondoren, txistua jo eta dantzan egitera joan daitezela 4. pisura!
Bueno, orain autobusera eta Agurtzane koadernoaren eske!
Agurtzane:
20:15 Txakolindegira joateko autobusean itxoiten eta bihar “deklarazio instituzional” famatua botatzeko proposamena eman digute eta Imanol hor dago duda baten firmatu beharko ala ez. Zergatik firmatu? Ba oso ondo jaten eman digutelako, azafatak be oso majak alde batetik bestera joateko giatzen, piszinan be igarialditxo bat egiteko aukera eman dio, oso ondo informatuta eta ideia berriak eman dikigutelako. Guzti hau nolabait ordaindu behar da eta pentsatzen du deklarazioa firmatuta dela eskertzeko modurik onena. Ia bihar zer egiten duen!
Txakolindegian Ardanza entzuteko aukera dugu. Mikrofonoa gaizki baina, eta ez zaio oso ondo entzuten. Rap musika ematen du. Po po po…po.. po .. po…Txakolinak Txapel-labela dauka eta mahats euskaldunarekin eginda dago.
Menua: Kopa baten txanpinoia eta arraultza; gero arroza ‘al dente’; arraina, okela, pastela, kafea.
Gai nagusia: ‘futbol diasporikoa’- Arratseko ekitaldian Australiarrek aurkeztu duten proposamenari buruz: Diaspora 8. herrialdea denaz Atletic- eskatu zaio diasporako jokalariak euskalduntzat onartu ditzan eta proposamena bera onartu egin da. Imanol haserre Jose (Goikoetxea) australiarrarekin.
Imanol:
Uztailak 13, Ostirala
Jone:
Agurtzanek Adrianori: Somos chicarronas del norte, 30 urte baino gehiago izanda parranda eta gero lehenak izan gara biltzarrerako jaikitzen!
Agurtzane:
Azken eguna. Botazio egun handia. Ea zer pasatzen den.
Orain Euskal gobernuko ordezkariak konferentzia gelatik irten dira eta Euskal Etxeetako ordezkariak gaude bakarrik. Diskusioa: bakeari buruz. Azkenean deklarazio instituzionalik ez egitera erabaki da.
11: 00 Bukatu zait denbora. Egunak konturatu gabe pasa zaizkit. Ea zuek nola bukatzen duzuen. Imanol: Asko sartu banaiz zurekin sorry!
Jone:
Agurtzanek batzordearen botazioekin kontribuitu egin du mahaian botoak jasotzen eta kontatzen. Irabazi duten errepresentateek hauek dira: Jon Zabala (Madrile), Carlos Sosa (Argentina-Feva) eta Xabier Berrueta (Estatu Batuak-Nabo).
Gero Gasteizera joan gara Lehendakaritzara. Han Lehendakariak hitz egin du. Gero argazkiak izan ditugu. Lehenengo grupo bezala atera ditugu argazkiak eta gero herrialde bakoitzak lehendakaria eta bere emaztearekin. Argazkiak eta gero Ajuriaenea jardinean Hodeiertz korua entzun dugu eta gero koktel bazkaria.
