London Basque Society logo
 Become a member
Pilpilean



Kultura > Korrika 12 (2001. urtean)



Londresen ere, mundu bat bildu zen euskarara


Pasa den larunbatean Korrika jaia ospatu zen Londresen, bertako Euskal Etxeak antolaturik. Bethnal Green auzoan goiz partetik entzun zitekeen euskara, Ingalaterrako hainbat herritatik zein Londres beratik hurbildutako jendearen ahotan.
Bertso bazkarirako prestatua zegoen aretoa txiki geratu zen eta ehun lagun inguru bakarrik bildu ahal izan ziren bertan, beste asko kanpoan geratu behar izan zirelarik, bertan prestatu zen marmitakoa dastatu ezinik.

Jantoki betean eta giro ezin hobeagoan, jendeak gogo biziz entzun zituen Unai Iturriaga, Jon Maia eta Igor Elortzaren bertsoak, seriotik nahiz zirika, giroa bero-bero utzi zutelarik arratsalderako.

Arratsaldeko zazpiretan, Euskal Etxearen ondoan dagoen parke batean burutu zen Korrika, eta hainbat lagunek, oihu eta kantu, parkeari itzuli bat eman zioten lekukoa eta ikurrin baten atzean.

Iluntzerako andana ziren inguruotara hurbildutako euskaldunak eta ez euskaldunak ere, eta Rock jaialdirako prestatua zegoen aretoa bete egin zen, E.H. Sukarra, Paranoia eta Wastelanders taldeak entzuteko.

Jaialdiak giroa bero-beroan egin zuen aurrera eta azkenerako edari eta janariak ere (ez ziren sagardoa eta txistorra falta izan) agortu egin ziren.

Euskal Etxeak antolatzen duen Korrika, urterik urte handiagotzen ari da eta hurrengo ekitaldirako zein beste ekimen mota batzuk antolatzeko ere gogotsu agertu ziren antolatzaileak.



Korrika 12 - logo

 




Korrika 12 - bertso bazkaria

Bertso Bazkaria

 

Korrika 12 - Jon Maia

Jon Maia

 

Korrika 12 - Unai Iturriaga

Unai Iturriaga

 

Korrika 12 - EH Sukarra

EH Sukarra

 

Korrika 12 - Aitor testiguarekin

Aitor testiguarekin korrika

 

Korrika 12 - Kide berria

Kide Berriak

 

Korrika 12 - "Paranoia" rock talde

Paranoia

 

Korrika 12 - Txalapartariak

Txalapartariak

 

London Korrika 12 - Txistulariak

Txistulariak

 

London Korrika 12 - "Wastelanders"

Wastelanders

 

 

 

 

 

 

Si vous avez n'importe quel problème pour comprendre le contexte de ces pages de toile, n'hesitez pas de nous contacter et nous essaierons de vous aider / Si tienes problemas para entender algún contenido de esta web ponte en contacto con nosotros e intentaremos ayudarte.

OXFORD HOUSE - Derbyshire Street - Bethnal Green - London E26HG  (020 7739 7339)
The Basque Society is a Company Limited by Guarantee Number 3700445 Registered in England and Wales